Indarkeria matxista prebenitzeko jaietarako kanpaina du Irunek
Iazko kanpainari eutsita, puntu more ibiltaria eta telefono morea jarriko dituzte martxan bai asteburu honetan, bai hilaren 23tik uztailaren 1era bitartean.
Gaur aurkeztu du udaleko Berdintasun arloak 2023ko sanpedro eta sanmartzialetarako prestatu duten indarkeria matxistari aurre egiteko prebentzio protokoloa. Ekainaren 16tik 18ra bitarte eta ekainaren 23tik uztailaren 1era bitartean aktibatuko da.
Iaz gisan, puntu more mugikorra jarriko dute eta hautatutako kokapenak San Juan plaza, Urdanibia plaza, Istillaga plaza eta Ficoba izan dira. Puntu horietan indarkeria matxistaren gaineko informazioa jasotzeko aukera izango da, baita aholkuak jasotzekoa ere.
- Ekainak 16. San Juan plazan, 22:00etatik 01:00etara.
- Ekainak 17. Urdanibia plazan, 22:00eetatik 01:00etara.
- Ekainak 23. Urdanibia plazan, 22:30etik 02:30era.
- Ekainak 24. Ficoban, 17:00eattik 20:00era.
- Ekainak 27. Istillaga plazan, 21:00etatik 00:00era.
- Ekainak 28. Urdanibia plazan, 22:00etatik 02:00etara.
- Ekainak 30. Urdanibia plazan, 22:00etatik 02:00etara.
Telefono morea ere indarrean izango da eta zerbitzuaren zuzendaria Isabel Fornieles Pereira izango da, indarkeria matxistaren biktimei laguntzen aditua den psikologoa.
Zerbitzu honetan laguntza eta arreta eskainiko zaie indarkeria matxistaren biktimei. Bide horretan, “berehalako arreta puntuala” emango zaie biktimei, “nahi badute kasua dagokion baliabidera bideratu arte”.
Telefono morea 607 07 02 02 zenbakia da eta dei edota Whatsapp mezu batekin erantzungo dute. Aktibatuta egongo da ekainaren 16ko 17:00etatik ekainaren 18kko 17:00etara bitartean eta ekainaren 23ko 17:00etatik uztailaren 1eko 17:00etara bitartean.