Taxibus zerbitzua lehengoratuko da astelehenetik aurrera
Pandemia garaian zerbitzuaren funtzionamendua aldatu bazen ere, bere ohikotasunera itzuliko da. Zerbitzua bi lineak osatzen dute eta erreserbak telefono bidez egin behar dira.
Pandemiaren eraginei aurre egiteko hartutako neurrien barruan, Irungo Udalak taxibus zerbitzuaren funtzionamendua aldatu zuen, baina Mugikortasun arloak jakinarazi du datorren astelehenean, hilak 12, zerbitzu hori lehengoratuko dela.
Udalak nabarmendu du eskatzen duen orok erabil dezakeela taxibus zerbitzua, Lurraldebus/MUGI txartelaren titular izan ala ez. Taxibusa eskatzeko, 943 63 33 03 telefonora deitu behar da zerbitzua baino ordubete lehenago, esleipendunak zerbitzua antolatu dezan. Taxibus egokitua erabili nahi dutenek, aldiz, egun bat lehenago eskatu beharko dute, 21:00etarako asko jota.
Bi lineak osatzen dute zerbitzua:
- Meaka/Ibarla (bidezko heziketa emateko pistako geralekua) – Erdialdea (Fermin Calbeton).
- Katea – Bidasoko ospitalea [Bus¡zkaia – Andrearriaga 22 – Ospitalea – Andrearriaga 1 (Elatzeta ikastetxea) – Andrearriaga 23].
Horrez gain, erabiltzaileek honako informazioa eman beharko dute zerbitzua eskatzeko:
- Izen-abizenak.
- Harremanetarako telefono zenbakia.
- Ordainketa murrizturako eskubidea dutenek, Lurraldebus/MUGI txartelaren zenbakia.
- Ibilbidea (Ibarlako edo Kateako linea).
- Taxibusa hartzeko geralekua.
- Zerbitzua erabiliko dutenen kopurua.
- Dagokionean, taxi egokitu beharra.
Ordutegia:
Meaka/Ibarla – Erdialdea
- Ibarlatik: Astelehenetik igandera, 08:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 21:00etara, ordu oro.
- San Juandik: Astelehenetik igandera, 11:30etik 13:30era eta 18:30etik 21:30era, ordu oro.
Katea – Bidasoko ospitalea
- Katetik: Astelehenetik ostiralera, 08:15etik 13:15era, ordu oro.
- Ospitaletik: Astelehenetik ostiralera, 08:45etik 14:45era, ordu oro.
Zerbitzua eskudirutan ordaindu behar dela zehaztu du udalak. Honakoak dira tarifak:
- Txartel arrunta behar dutenentzat: 1,55 euro.
- MUGI txartela dutenentzat: 0,40 euro.
- 0-6 urte bitarteko haurrak: Doan, txartelik gabe.