Kultur jarduerak antolatzen dituzten elkarteei zuzenduriko diru laguntzak
Eskakizunak egiteko epea zabalik egingo da hilaren 16ra arte. Guztira, 42.000 euro banatuko ditu udalak.
Hondarribiko Udaleko Kultur departamentuak kultur jarduerak antolatzen dituzten elkarteentzako diru laguntzak zabaldu ditu. Orotara 42.000 euro banatuko dira.
Irabazi asmorik gabeko elkarte, entitate edo pertsonek eskatu ahal izango dituzte. Juan Luis Silanesek azaldu duenez ohiko eta ezohiko jarduerak sartsen dira deialdi honetan.
Eskakizunak udalaren webgunean aurkeztu daitezke, bai eta erregistro gaietarako bulegoan ere.
Deialdira aurkeztu beharreko dokumentazioa ezagutzeko edota informazio gehigarria eskuratzeko joan udalaren webgunera.