450 lanpostu eskaini dira Enpleguaren XXIX. Astean
Enpresa parte hartzaileen %72ak baieztatu dute azokan elkarrizketatutako pertsonak kontratatzeko asmoa dutela.
400 pertsona gerturatu ziren maiatzaren 30ean Ficobako azoka-barrutira beren curriculumak uztera, informazioa biltzera edota lan elkarrizketak egitera, egun horretan bertan 47 enpresa bildu baitziren 450 enplegu baina gehiago eskaintzera.
Sektore ezberdinetako enpresak ezagutu ahal izan zituzten lan bila zenbiltzanek: Presentzia handiena industria sektoreak izan ziren %20. Hurrena, logistika eta garraio enpresak izan ziren %15,9. Ostalaritzak %14,5eko presentzia izan zuen eta merkataritza eta azalera handiko enpresek, berriz, %17,3koa.
Antolatzaileen esanetan “talentua erakusteko aukera paregabea” izan zen, eta, kasu askotan, bertaratzeak saria izan du; izan ere, enpresa parte hartzaileen %72ak baieztatu du azokan elkarrizketatutako pertsonak kontratatzeko asmoa dutela.
XXIX. edizioaren balantzea
Bidasoa Bizirikeko presidenteak azaldu duenez, eskualdeko ikuspegitik, Enpleguaren Astearen XXIX. edizioak “arrakasta handia” izan du eta lan aukeren sorreran izandako eragina “nabarmena” izan da: “Ekimen honek lana eskaintzen duten enresak eta lan bila dabiltzan pertsonak biltzeko gaitasuna erakutsi du, gure inguruneko garapen ekonomiko eta soziala bultzatzeko beharrezko sinergia sustatuz”.
Maria Serranok Bidasoa Bizirikeko presidente ordeak, bestalde, azokak, Bidasoko komunitateak berdintasunarekiko duen konpromisoa agerian utzi duela uste du: “Gizarteratzea eta genero berdintasuna sustatzea lortu dugu, pertsona guztiei kalitatezko enplegua lortzeko aukera eskainiz”.
Enpleguaren Astea Irun eta Hondarribiko Udalek sustaturiko ekimena da, Bidasoa Biziriken bidez. Halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazioa jaso dute BidaLan 2022 programaren bitartez.