Astelehenean lanak hasiko dituzte Zaisa III bidean, gauez
Jarduketa horiek Antxotxipi kalean izango dira zehazki. Udalak jakinarazi du obrek bi asteko iraupena izango dutela, eta zirkulazioan eragingo dutela.
Datorren astelehenean, hilak 12, gauez, sustatzaile pribatu batek Zaisa III bideko Antxotxipi kalean lanak hasiko dituela jakinarazi du Irungo Udalak.
Jarduketek izango duten eragina ikusita, zirkulazioa erregulatzeko, obrak egingo dituen kontratak noranzko bateko eta besteko ibilgailuei txandaka bide emateko langileak jarriko dituela iragarri du udalak, eta horren ondorioz, ilara puntualak sortuko direla gaineratu dute, industrialdearen sarreran zein barruan. Neurri horiek bi aste iraungo dute, eta obrak gauez gauzatuko dira.