Raku ikastaro bat, hilaren 16an Zeramika Tailerrean
Buztingintza teknika japoniar bat da, eta tearen zeremoniarako bol eta katiluak esmaltatzean datza. Izen-emateak hilaren 7tik 15era egin behar dira udalaren egoitza elektronikoaren bidez.
Irungo Udaldeko Kultura arloak, Zeramika Tailerraren bidez, raku masterclass bat antolatu du hilaren 16rako, 10:00etatik 18:00etara.
Izen-emateak hilaren 7tik 15era bitartean egin behar dira Irungo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez. Ikastaroaren kostua 40,80 eurokoa da, eta antolatzaileek zehaztu dute parte hartzeko ez dela beharrezkoa zeramika modelatu edo esmaltatzeko ezaupiderik izatea.
Tailerraren helburua parte hartzaileek raku teknika ikastea dela azaldu dute antolatzaileek. Rakua Japonian sortu zen XVI. mendean, eta buztingintza teknika bat da. Tearen zeremoniarako bol eta katiluak esmaltatzean datza.
Hilaren 16ko ikastaroa bi zatitan banatuko da. Lehenengoan, bol eta katiluak esmaltatzeko formulak prestatuko dira, formula osatzen duten eta gero piezei aplikatuko zaizkien lehengaiak pisatuta. Bol eta katiluak tailerrak jarriko dituela adierazi dute antolatzaileek. Ondoren, bigarrenean, bol eta katiluak erreko dira. Eskolaren bukaeran ikasleek etxera eramango dituzte tailerrean sortutakoak.