Urdanibia plaza inguruan trafiko mozketak igandean
San Pedro txirrindularitza lasterketa Urdanibia plazatik irtengo da eta inguruko karrikei eragingo die mozketak, 09:40tatik 14:00etara.
Igande honetan (ekainak 4 da) trafiko murrizketak egingo dituzte Irunen zehar, bai Iganderogatik bai eta San Pedro txirrindularitza lasterketagatik.
Igandero ekimenagatik 10:00etatik 18:00etara Paseo Colon ibilbidea itxita egongo da, ohi moduan. Bide horretan, 10:00etatik 14:30era bitartean artisauen azoka eta bigarren eskuko azokarena izango da Zabaltza plaza.
Bestalde, San Pedro txirrindularitza lasterketa aurreratu egin dute aurten eta igande honetan egitea erabaki dute. Abiatzeko ordua 09:30ean ezarri dute eta horretarako Urdanibia plazatik hasiko dira txirrindulariak irteten.
Urdanibia plazarako sarbideetako hainbat kaleetan trafiko mozketak egingo dituzte, hain zuzen, Uranzu kalean, Korrokoitz kalean, Nafarroa etorbidean eta Dolores Salis kalean.
Nafarroa etorbiderako, Osinbiribil biribilgunerako eta Donostiarako GI-636 errepideetako sarbide guztiak guztiz moztuko dute 09:15etik 09:40era.
Segidan, 12:30ean, honako bide hauek itxiko dituztela jakinarazi dute: Elizatxo hiribidea, Arretxeko gaineko biribilgunearen eta Erromerieta biribilgunearen (Cafe Irunen) artean; Andrearriaga ibilbidea, bi noranzkoetan; Araba kalea, bi noranzkoetan; Katea eta Olaberria arteko errepidea, bi noranzkoetan; Eguzkitzaldea kalea, Perujaran kaletik Urdanibia plazaraino; Euskal Herria hiribidea, Perez de Azkue plazatxoko eta Ribera kaleko biribilguneen artean; eta, esan bezala, Urdanibia plaza.
Aldizkako etenaldiak ere egingo dituzte ere Prudencia Arbide karrikan, lasterketako ibilgailuen etorrera dela eta. Aurretik aipaturiko karrika eta ibilbideetan izan ezik, hirian zehar ez da bestelako trafiko mozketarik aurreikusi. Lasterketa amaitzen denean, 14:00etarako, murrizketa guztiak kenduko dira.