Bueltan da XV. Bikingo Eguna
Sup lasterketak, kart lehiaketak, skate-a, musika, animazioa, kirol egokitua, Dragon boat inklusiboa eta beste hainbat sorpresa izango dira bihar.
Hasiera batean HS2 elkartearen lana ezagutarazteko ekitaldi gisa hasi zena, uretako kirol festa garrantzitsua bilakatu da. XV. edizio izango dira biharkoarekin. Butron pasealekuaren hasieran izango da ekitaldia.
Sup lasterketak, kart lehiaketak, skate-a, Conquistador del fin del mundo telebista saioko probak, musika, animazioa, kirol egokitua, Dragon boat-a, haurrentzako tailerrak, merkatua… denetik izango du aurtengo Bikingo Egunak.
Egun osoko egitaraua prestatu dute:
Goizeko 9:30etan emango diote hasiera egunari, orduan zabalduko baitituzte Sup eta Surf ski modalitateetan lehiatzeko izen emateak. 11:00etan briefing surfaren txanda izango da. 11:40ean surf txikin parte hartuko dutenei irteera emango diete. 12:50ean goizean goiz izena eman dutenen txanda izango da: Sup eta Surf ski txapelketa. Lehiaketa guztiak gauzatu ondoren, sari banaketa egingo dute 14:00etan.
16:30ean hasiko da arratsaldeko hitzordua emakumeen skate-arekin eta Sup egokituko programazioarekin. 17:30ean, ausartenek, Conquistador del fin del mundoko probetan parte hartzeko aukera izango dute. Ismael Pereira eta Oizeder Mayok girotuko dute Butron ingurua. Bien bitartean ingurumen tailerrak, kart lasterketak eta aurpegia margotzeko tailerrak izango dira.