Azken egunak udako euskara ikastaroetan izena emateko
Hilaren 8a izango da Irungo Udal Euskaltegiak eskaintzen dituen udako euskara ikastaroetan izena emateko azken eguna.
Irungo Udal Euskaltegiak jakinarazi du udako euskara ikastaroetan izena emateko epea datorren ostegunean itxiko dela, hau da, hilaren 8an. Udako ikastaro horiek bi txandatan banatuko dira: uztailean eta abuztuan. Hona hemen datak eta ordutegiak:
- Lehen txanda: Uztailaren 3tik 28ra, 09:00etatik 13:15era.
- Bigarren txanda: Abuztuaren 1etik 29ra, 09:00etatik 13:15era.
Bi txandetan euskalduntze maila guztiak emango direla adierazi du euskaltegiak: A1, A2, B1, B2 eta C1 mailak.
Horrez gain, Lannahi programan sartzeko eskakizunak betetzen dituzten guztiek ikastaroak doan egin ahal izango dituztela baietsi dute. Gainontzekoek, aldiz, Irungo Udalak eskaintzen dituen bekak eskatzeko aukera izango dutela gogorarazi dute.
Ikastaroetan izena emateko interesa dutenek eta informazioa eskuratu nahi dutenek 943 50 52 73 telefono zenbakira deitu behar dutela zehaztu du euskaltegiak.