Marrazketa eta Pintura Akademiak erakusketa egingo du Amaia KZn
2022-2023 ikasturtean ikasleek egindako 125 lan inguru egongo dira ikusgai bihartik aurrera. Hilaren 12ra arte bisitatu ahal izango da.
Marrazketa eta Pinturako Udal Akademiak 2022-2023 ikasturtean ikasleek egindako lan batzuk aurkeztuko ditu bihartik aurrera Amaia KZren erakusketa aretoan.
Erakusketa bihar inauguratuko da, 19:30ean, eta hilaren 12ra arte egongo da ikusgai. Amaia KZko ateak ordutegi honetan egongo dira zabalik: asteartetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara, eta igandeetan, 11:00etatik 13:00era. Astelehenetan, aldiz, itxita egongo da aretoa.
Erakusketa hori ikasleek ikasturte osoan zehar egiten duten lanaren isla dela zehaztu du udalak. Akademiako 45 ikaslek hartu dute parte egitasmoan, eta 125 lan inguru egongo dira ikusgai erakusketa irekia dagoen egunetan.