Jose Antonio Santano beste alderdiekin biltzen hasiko da
Udalbatzan gehiengoa izateko 13 eserleku behar dituzte sozialistek. Dena den, 2019an egin gisan akordiorik gabe hasi dezake agintaldia.
Iragan igandean izan ziren udal hauteskundeak eta 8.240 botorekin Jose Antonio Santano sozialista izan zen hautagai bozkatuena.
Hartara, 10 eserleku ditu Santanok eta udal gobernua osatzeko beste alderdiekin elkartzen hasiko dela datozen egunetan jakinarazi du gaur jarduneko alkateak. Izan ere, udalbatzan gehiengoa izateko 13 eserleku behar dituzte sozialistek.
Hilaren 17an alkate kargua hartzeko eta udalbatza berria eratzeko osoko bilkura egingo da. Epe muga bat daukala esan daiteke, baina akordiorik gabe ere aurrera egin dezake, hala egin baitzuen 2019an. PSE-EE inolako akordiorik gabe hasi zen gobernatzen eta 2020an Elkarrekin-Podemos-Ezker Anitzakoak batu ziren udal gobernura guztira 14 eserleku beraienak eginez.