Txikimusika, larunbatean Zezenplaza plazan
Kontzertua, piknika, eta haurrentzako musika tailerrak jasoko ditu jarduerak. 12:30ean hasiko da, eta 16:30ak alderako bukatuko dute.
La Fantastica Banda Plays The Beatles taldeak emanaldia egingo du. Larunbatean, Txikimusika jarduera jasoko du Zezenplaza plazak. Familientzako egitasmoa da, musikaren inguruko jarduerak biltzen dituena, aisia tarte atsegina pasatzeko, kalean. 12:30ean hasiko dira jarduerak.
12:30ean, La Fantástica Banda Plays The Beatles taldeak kontzertua emango du, bertan bilduko direnei harrera egin eta goiza gozatzeko. Ondoren, 13:30ean, piknik musikala izango da nork bere etxetik eramandako bazkariarekin Harresilandako zonaldean (belarrean jartzeko oihal edo mantak eramatea aholkatu dute).
Bazkalostean, 14:30etik aurrera, haurrentzako musika tailerrak izango dira: estimulazio goiztiarra, gitarra eta baxua, bateria, karaokea, eta musika tresnak sortzekoa. 16:30ak inguruan bukatuko da Txikimusika.
Hondarribiko Udalak antolatu du jarduera, Txikis del Bidasoa delarik sustatzailea.

