Gazteei begirako egitarau zabala aurkeztu du udalak jaietarako
Santiagoko frontoia izango da gazteentzako erreferentzia gunea sanpedro eta sanmartzial jaietan. Kontzertuak, diskofestak eta parte hartzeko jarduerak ondu dituzte gazteentzako.
Sanpedro eta sanmartzialetako jaiak gainean dira, eta Santi Jimenez Irungo Udaleko Gazteriako jarduneko ordezkariak bere arloak aurtengo jaietarako antolatu duen programaren xehetasunak aurkeztu ditu gaur goizean.
Ordezkariak azaldu du Santiagoko frontoia izango dela “gazteentzako erreferentzia” gunea ekainaren 25etik 27ra, baina egun horien aurretik, ekainaren 17an, “aurrekari gustagarria” izango dutela aurreratu du, En Tol Sarmiento (ETS) taldeak kontzertua eskainiko baitu 22:30ean, Urdanibia plazan. ETSren teloneroak bertako Kitzika eta Fa Sus 4 taldeak izango dira. Kontzertu horiek “gazteek aurrekontu parte hartzaileetan egindako eskaera bati” erantzuten diotela esan du Jimenezek: gazteentzako kontzertu gehiago antolatzea.
Gazteguneko karpa Istillaga plazan kokatuko dute, eta bertan “askotariko proposamenak” egongo direla jakinarazi du Gazteria ordezkariak. “Gazteen eskariaren” arabera, kontzertuak, diskofestak eta parte hartzeko jarduerak ondu dituzte.
Hona hemen gazteei begirako programazio osoa:
Ekainak 17, larunbata:
- 21:00etan: Kitzika eta Fa Sus 4ren kontzertuak, Urdanibia plazan.
- 22:30ean: En Tol Sarmientoren kontzertua, Urdanibia plazan.
Ekainak 25, igandea:
- 17:00etan: Olinpiadak, El Pilar ikastetxeko Haurren eta Nerabeen Partaidetza Foroko ikasleek dinamizatuta, Gaztegunean (Santiagoko Euskal Jai frontoian).
- 18:30ean: GazteTALENT, Oihan Vegak aurkeztuta, Gaztegunean. Izena eman behar da aurrez.
- 20:30ean: Bengoren kontzertua, Gaztegunean.
- 22:00etan: Diskofesta DJ Candirekin, Gaztegunean.
- 22:30ean: Diskofesta Oihan Vegarekin, Gaztegunean .
Ekainak 26, astelehena:
- 17:00etan: Argazki Rally-a, Martindozenea Gaztelekuak dinamizatuta, Gaztegunean.
- 18:30ean: Karaokea, Malen Azpirotz eta Asier Burgetek aurkeztuta, Gaztegunean. Izen-emateak 18:00etatik 18:30era.
- 20:30ean: Samurairen kontzertua, Gaztegunean.
- 22:00etan: Diskofesta DJ Aitana Grandesekin, Gaztegunean.
- 22:30ean: Diskofesta DJ Asier Hernandezekin, Gaztegunean.
Ekainak 27, asteartea:
- 17:00etan: Arte brutala, Artia Gaztelekuak dinamizatuta, Gaztegunean.
- 18:30ean: Dantzako masterclass-a: Marshall, Gaztegunean.
- 20:30ean: Santa Saluten kontzertua, Gaztegunean.
- 22:00etan: Diskofesta DJ Maria Lopezekin, Gaztegunean.
- 22:30ean: Diskofesta DJ Josu Rodriguezekin, Gaztegunean.