Bertan behera geratu da gaurko Literatur topaketa
CBAn egitekoa zen Literatur topaketa Jose Ovejero eta Edurne Portelarekin, baina "osasun arrazoiengatik" ez da egingo.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2023/05/jose-edurne.jpg)
Irungo Udaleko Kultura arloak Edurne Portela historialari eta idazlearen eta Jose Ovejero idazlearen arteko literatur topaketa bat antolatu du gaurko, asteazkena, CBAn, 19:00etatik aurrera.
Duela minutu gutxi iragarri dute bertan behera geratuko dela ekimena “osasun arrazoiengatik”. Oraingoz, Irungo Udalak ez du jakinarazi ea beste egunen batean egingo den saioa.