Posta bidezko botoa tramitatzeko laguntza eskainiko du PSE-EEk
Herriko Etxea bihartik aurrera zabalik izango da uztailaren 13ra bitarte.
Hondarribiko Elkarte Sozialistak jakinarazi duenez, uztailaren 23an posta bidezko botoa tramitatu behar duten eta horretarako laguntza jaso nahi duten hiritarrei zabalduko diete Herriko Etxean dagoen bulegoa.
Bihartik aurrera (hilak 31) eta uztailaren 13ra arte egongo da zabalik. Asteartetan, ostegunetan eta ostiraletan 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara izango da bulegoa zabalik. Gainontzeko egunetan hitzordua eskatu beharko da hurrengo telefono zenbakian: 943646451
Halaber, gaixorik dauden pertsonek ere bozkatzeko aukera dutela gogorarazi dute. Tramitazio hori Hondarribiko Sozialisten Elkartearen bidez ere kudeatu dezakete Murru elkarteari deituta.