Furgobaratza Irunen izango da ekainaren 7an
Baratzean aurki daitezkeen gaixotasun eta izurriteen inguruko doako tailer bat emango dute datorren asteazkenean Irungo Baratze Parkean, 18:00etatik 19:30era.
Furgobaratza zerbitzu ibiltaria Irungo Baratze Parkean izango da datorren asteazkenean, ekainak 7, 18:00etatik 19:30era, baratzean aurki daitezkeen gaixotasun eta izurriteen inguruko doako tailer bat emateko. Antolatzaileek jakinarazi dute baratzeko arazoei aurre egiteko gakoak eta erabili ahal diren produktuen inguruko informazioa helaraziko dutela. Baratzeko erabiltzaileez gain, antolatzaileek herritar oro animatu dute Baratze Parkera bertaratzera.
Furgobaratza zerbitzua ere eskainiko dute Irungo saioan, eta baratzeko aholkularitza edota hazitegi eta hazi ekologikoen inguruko informazioa emango dutela aurreratu dute.