Ekainaren 1etik 8ra izango da XIV. Erdi Aroko Pintxo lehiaketa
Astebetez Erdi Aroko pintxo onenak dastatzeko aukera izango da hirian. 12 jatetxek parte hartuko dute aurtengo edizioan.
Urtero bezala ekainean sartzearekin batera heltzen da Erdi Aroko Pintxo Lehiaketa. Aurten XIV. edizioa izango da. Lehiaketaren funtsa Erdi Aroan zituzten osagaiez osaturiko pintxo gozoak prestatzea da. Aurten, hiriko 12 jatetxe eta tabernek parte hartuko dute: Gran sol, Enbata, Tatapas, Danontzat, Mika, Andire, La Perla, Badia, Larra, Hondar, Loretxu eta Sardarak. Lehiaketak astebeteko iraupena izango du, ekainaren 1ean hasi eta 8an amaituko da.
Epaimahaia, berriz, Iñaki Gezalak (Batzoki Jatetxea), Jon Marie Graok (Real Cub de Golf de San Sebastian), Jon Cousok (Arraunlari Berri Jatetxea) eta Iker Gallegok (Horixe Jatetxea) osatuko dute. Lau epaimahaikideek esperientzia dute lehiaketa honetan.
Herritarrek ere beren pintxo gustukoena bozkatzeko aukera izango dute eta beren botoekin Herritarren Saria banatuko dute. Parte hartzen dutenen artean Laguardian (Araba) asteburua pasatzeko aukera zozketatuko dute. Instagram sare sozialean ere zozketa bat abiatuko dute. Parte hartzaileek Erdi Aroko pintxo baten argazkia igo beharku dute, eta ondoren, @turismo_hondarribia eta establezimendua aipatu berko dituzte. Zenbat eta argazki gehiago igo, orduan eta aukera gehiago izango dute.
Hauek dira parte hartzaileek aurkeztuko dituzten pintxoak: