Aniztasunaren ekitaldia ekainaren 9an iritsiko da Oiassora
Musika eta dantzak hartuko du Oiasso Museoa, eta museoen etorkizun justu eta iraunkorra izango dute abiapuntua. Sarrerak dagoeneko eros daitezke 5 euroan.
Oiasso Museoak, Topic Tolosak eta Chillida Lekuk Aniztasunaren ekitaldia ekimenaren berri eman dute. Arteak “mugarik” ez duela eta “museoek etorkizun justu eta iraunkorra eraikitzeko balioa” abiapuntutzat hartu dutela azaldu dute.
Musika eta dantza emanaldiak izango dira ekainaren 9an, 10an eta 11n egingo direnak eta, hurrenez hurren, Oiasso Museoan, Tolosako Topic-en eta Chillida Lekun egingo dira.
Horietan arituko diren artista batzuen eta taldeen izenak jakinarazi dituzte, hala nola, Telmo Irureta, Esther Barandiaran, Iñaki Salvador, Jakes Txapartegi, Simon Ezkiaga, ezezagunok antzerki taldea, Ibarrako Garagune Antzerki tailerra eta Uikan Dantza Taldea. Aurkezlea, Emma Larreta izango da.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker antolatu dutela azaldu dute eta publiko guztiari egin diote dei parte har dezaten. Ekitaldietara joateko sarrerek 5 euro balio dute eta museo bakoitzaren orrialdean jarriko dituzte salgai.
Honako hauek dira ekitaldien leku eta orduak:
- Ekainaren 9an, Oiasso Museoan, 19.00etan.
- Ekainaren 10an, Tolosako Topic-en, 18:00etan.
- Ekainaren 11n, Chillida Lekun, 12:00etan.