Anakako jaiak egingo dira aste honetan
Ekainaren 1etik 5era bitartean egingo dira Anakako jaiak.
Anakako jai batzordeak eta Anakako Auzo Elkarteak, Irungo Udalaren babesarekin auzoko jaiak antolatu dituzte ekainaren 1etik 5era bitartean. Lau egunetako jaien egitaraua zein den kaleratu dute dagoeneko.
ANAKAKO JAIAK.
EGITARAUA:
Ekainaren 1, osteguna
18:00 Ate irekiak Puianako lokalean.
18:00 Gurutze Gorriaren tailerra.
Ekainaren 2a, ostirala
17:00 Haurren margo lehiaketa Auzo Elkartean. Maila desberdinak. Ume bakoitzak etxetik eraman behar ditu margoak.
17:00 12-17 urte bitarteko gazteentzat feria jolasak. Martindozenea gaztelekuan antolatu du eta Enbajador Pedro de Aristegi enparantzan egingo dira.
19:00 Auzoko jaien hasiera. Bidasoko Txarangarekin erraldoiak eta buruhandiak ibiliko dira frontoitik abiatuta.
21:00 Kontzertua: Fasus 4 taldea, Enbajador Pedro de Aristegi plazan.
22:30 Kontzertua: Apaga y vamonos taldea, Enbajador Pedro de Aristegi plazan.
Ekainaren 3a, larunbata
10:00-11:30 Oinez ibilaldia auzoan zehar. Enbajador Aristegi enparantzn hasi eta bukatuko da.
11:30 Irungo umeen dantza emanaldia.
14:00 Herri bazkaria. Tiketak Ana okindegian salgai maiatzaren 31 arte. Helduen sarrerak 25 euro balio ditu eta haurrenak 15 euro. Bazkarian zehar umeentzako animazioa egongo da.
18:00 Batukada Zozongo taldearekin.
20:00 Berbena Ibai berriak orkestrarekin.
00:00 Atzo eta gaur egungo musika emanaldia.
Ekainaren 4a, igandea
09:00 Txistulariak auzoan zehar.
10:00 Patata Tortilla lehiaketa Washington tabernaren parean.
11:00 Auntxa Trikitixa Eskolaren eskutik trikiti soinua auzoan zehar.
12:30 Toka lehiaketa Hirumugarrieta kalean.
12:30 Kontzertua Irun Hiria musika banda Embajador Pedro de Aristegi plazan.
13:00 Paella dastaketa Monte Aldabe tabernak antolatuta, aldez aurretik tabernan kontsumitu ondoren.
16:30 Haurrentzako eskulanak.
18:00 Txokolatada eta haurrentzako opiltxoa.
18:30 Sarien banaketa.
19:00 Nafarroako jotak Voces Navarras taldearen eskutik.