Jenaro Etxeandiako aparkalekurako sarrera egun batzuetan itxita
San Juan plaza inguruko obrekin segitzeko aparkalekuaren sarrera itxiko dute gaurtik aurrera.
San Juan plazako aparkalekuko sarbidearen zoladura aldatzeko lanekin hasiko dira eta horretarako Jenaro Etxeandiako ibilgailuen sarbidea moztuko dute hilaren 30etik aurrera.
Lanak ostiral honetan bukatzea aurreikusi dute. Bien bitartean, aparkalekuaren sarbidea Prudencia Arbide kaletik izango da.
Obrekin aglomeratuzko zoladura kenduko dute eta galtzada harriak jarriko dituzte. Era berean, itzulbidearen inguruan ere egingo dituztela lanak jakinarazi du udalak eta, beraz, itxita egongo da gaurtik hilaren 31 arte.
Horrek aldaketak eragingo ditu hainbat autobus zerbitzutan. Esaterako, L1 linean ez da aldaketarik izango, eta L2 lineak Nafarroa etorbidearen bukaeran emango du buelta. L3 linearen lineaburua lehengo bixera izango da.