Gasteizko erailketa matxista salatzeko irtengo dira gaur irundarrak
Bi deialdi ezberdin egin dituzte Itaiak eta M8 Asanblada Feministak, biak ala biak, gaur San Juan plazan, 19:30ean.
Atzo emakume bat hilda topatu zuten Gasteizko apartamentu bateko hotel batean eta indarkeria zantzuak zituen. Ertzaintzak indarkeria matxistarekin lotu du kasua eta biktimaren bikotekide ohia Zaragozan eraman zuten atzo atxilo.
Bi astetan Euskal Herrian izan den bigarren hilketa matxista izan da eta horiek eta indarkeria salatzeko kalera, San Juan plazara irtengo dira gaur 19:30ean irundarrak. Bi deialdiren berri eman dute, bakoitzak bere bideetatik Bidasoko Itaiak eta M8 Asanblada Feministak.
“Indarkeria matxista orori aurre egin” oihuarekin aterako dira Itaiakoak, eta M8k “ez daudenen oihua” direla aldarrikatuko dute “argi eta garbi entzun gaitzaten”.