[Bideoa] Festa handia izan da Jaion!-en urteurrena
Arrakasta handiarekin ospatu zuen Lakaxita Gaztetxeak bere 18. urteurrena. Jaion! festarekin kaleak hartu zituzten.
Larunbatean Jaion! urteurren festa ospatu zuten Lakaxita Gaztetxean. Festak 19 urte bete zituen eta gaztetxearen okupazioak, berriz, 18 urte eta ospakizun horiekiko jendearen erantzuna handia izan zen.
Aurtengo leloa Hipotekatuta nahi gaituzte, okupatu izan da eta etxebizitza batean sartzeko dituzten zailtasunei egiten die erreferentzia. Egoera horren aurrean okupatzearen garrantzia nabarmendu nahi izan zuten.
Moskutik abiatu zen festa ibiltaria, kamioian Zarata taldeak jotzen zuelarik. Gainera, festarekin bat egin zuen ere gaztetxeak aurten sortu duen maskotak: Xite.
Ondoren, gaztetxean segitu zuen festak. Ohi moduan bi kontzertu eskaini ziren kanpoan eta bakarra barruan. Izan ere, azken momentuan talde batek huts egin zuen eta egitaraua hiru kontzerturekin eustea erabaki zuten. Dena den, erantzuna handia izan zen.
Lehenik, Eskiula 20 taldeak jo zuen eta bertaratu zirenei ongi etorri kontzertu galanta eskaini zieten. Segidan, Las Sexpeares taldearen txanda izan zen, eta barruan, Las Tipex talde iruindarrak itxi zuen kontzertuen zatia. Azkenik, sei musika pintxadaz gozatu zuten bertakoek.