Asteburuan, aspertzeko aukerarik ez Hondarribian
Kaleek kolorea hartuko dute, asteburu honetan kultur ekitaldi esanguratsuak egingo direlako hiriko karriketan.
Udaberria hasi zenetik, Hondarribiko kaleetan kultur eta aisia ekitaldiak ugaritzen hasi dira. Aretoan direnen programazioak ere jarraitzen du, nola ez. Hori horrela, asteburua horren guztiaren erakusle izango da, askotariko ekitaldiak baitaude prest Hondarribiko Udalaren eta herriko eragileen lanari esker. Honakoak dira ekitaldiak:
Bihar (hilak 20, larunbata)
- 08:00etan, San Pedro kalean, baserritarren azoka.
- 09:00etatik 14:00etara, Soroetako pilotalekuan, Emekiren VIII. Emakumeen Pala Txapelketaren partidak.
- 11:30ean, Zuloaga Etxean, Irakurketa Talde Feministaren bilkura. Saioaren gaineko informazioa hemen.
- 17:00etan, Puntaleko Saindua gaztelekuan, Just dance jarduera.
- 18:00etan, Itsas Etxea Auditoriumean, Anita Maravillaz antzerki taldearen Pintto, pintto familientzako antzezlana. Saioaren gaineko informazioa hemen.
- 19:00etan, Erreginaren Baluartean, Hondarribia Hiria Musika Bandaren kontzertua.
Etzi (hilak 21, igandea)
- 08:00etan, Alde Zaharrean eta Puntalean, Hondarribiko Txistu Bandaren alborada.
- 10:00etatik 15:00etara, kirol kaian, Eskuzlan elkartearen eskutik artisauen azoka.
- 11:30ean, Gipuzkoa plazan, XXXII. Herri Kanta Jaialdia. Saioaren gaineko informazioa hemen.