Pentsiodunen aldarrikapenak mahai gaineratzeko agerraldia egin du EH Bilduk
Pentsiodunen aldarriak entzuteko eta instituzioetatik erantzun egokia emateko prest agertu ziren bilkideak eta Foru Aldundiak pentsio osagarriaren tramitazioa kudeatzea proposatu zuten.
Atzo goizean Irungo pentsiodun batzuekin agerraldia egin zuen EH Bilduk San Juan Plazan. Azken urteetan prezioen gorakadak bizitza kostua handitu duela, eta ondorioz, herritar askok oinarrizko beharrizanak asetzeko zailtasunak dituztela azaldu zuten bertan; adinekoak eta pentsiodunak batik bat.
EH Bilduren kudeaketari esker, baina, pentsioak duintzeko urratsak eman direla azaldu zuten: “Alarguntasun pentsioei %17 eta %30 arteko igoera gehituko zaie, hau da, 40 eta 126 euro gehiago jasoko dituzte hilean 2024 urtean. Pentsio ez kontributiboak, berriz, %15 igoko dira urtez urte”.
Zentzu horretan, urratsak ematen jarraitzeko, pentsio baxuenak jasotzen dituztenei 1.080 eurotara osatzeko apustua egin dute bilkideek, eta horretarako, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) pentsiodunen osagarrien tramitazioa Aldundien esku geratzea proposatu zuten. Hala, “Lanbideri lan karga kenduko zaio eta diru sarrerak ofizioz egin ahal izateko diseinatuko litzake”.
“Gipuzkoan ia 60.000 pentsionista daude 1.080 eurotik behera kobratzen dutenak” nabarmendu zuen Oihana Briones Irungo alkategaiak. Haatik, pentsionisten aldarriak entzuteko eta instituzioetatik erantzun egokia emateko “prest” daudela adierazi zuen.