Efizientzia energetikoa eta irisgarritasuna hobetzeko diru laguntzak, zabalik
Etxebizitzetan zein merkataritza lokaletan egokitzapenak egiteko laguntzak dira. Orain arte 147 eskabide jaso ditu udalak.
Irungo Udalak etxebizitza zein merkataritza lokaletan efizientzia energetikoa eta irisgarritasuna hobetu nahi dutenei zuzenduta dagoen diru laguntza deialdi berri bat zabaldu du.
2021. urteaz geroztik bizitegi eraikinen egituraren segurtasuna bermatzeko egurrezko egiturazko elementu guztiak birgaitzeko obrak eta proiektuak barne hartzen ditu deialdiak, eta 2022. urteaz geroztik, instalatuta dauden galdara indibidualak kentzea eta aerotermia sistemekin ordeztea.
Diru laguntzak udaleko webgunean diru laguntzen atalean eskatu behar dira eta eskabideak egiteko azken eguna azaroaren 2a izango da.
Beharrezkoak diren dokumentuak, baldintzak eta argibideak udalaren webgunean aurki daitezke.