Hasi dituzte bide publikoko argiztapen lanak
Argiztapen sarea hobetzeaz gain, helburua argi kutsadura murriztea eta ingurumena babesten laguntzea da. Guztira 635.253,58 euroko aurrekontua izango du udalak.
Bide publikoko argiztapena hobetzeko lanak hasi berri dituzte. Hendaia kalean arituko dira lehenik: Zutabeak zein luminariak aldatu egingo dira eta argi punturenbat ere gehituko dute. Ondoren, Artiara lekualdatuko dira, eta azkenik, Olaberria eta Behobia auzoari ekingo diote.
Guztira 354 luminaria egokituko dituzte, eta lan horri esker, %45 jaitsiko da energia kontsumoa. Udalak azaldu duenez, LED luminariak jarri, argi puntu berriekin hornitu, kable berriak jarri, edota garbiketa lanak dituzte.
Argiztapen sarea hobetzeaz gain, helburua argi kutsadura murriztea eta ingurumena babesten laguntzea da. Guztira 635.253,58 euroko aurrekontua izango du udalak.