Elkarretaratzea deitu du ere M8 Asanblada Feministak biharko
Atzo Orion izandako erailketa matxista salatzeko bi deialdi daude, biak ala biak San Juan plazan. Lehena Itaiak deitutakoa gaur, 19:00etan. Bigarrena, bihar, M8 Asanblada Feministak deitutakoa, 20:00etan.
Atzo Orion izandako erailketa matxista salatzeko hainbat deialdi egin dira Euskal Herrian zehar. Bidasoan, horretan lehenak Itaia taldekoak izan dira eta gaur elkartzeko deia egin dute 19:00etan San Juan plazan.
Antolakunde sozialistak nabarmendu du “indarkeria matxistak emakume langileak muturreko egoeretara” eramaten dituela, eta horren aurrean, “antolatzea beharrezkoa” dela.
Bestetik, M8 Asanblada Feministak ere hilketa salatzeko irtetera egin du dei, baina bihar finkatu dute hitzordua, San Juan plazan ere eta 20:00etan.
Asanbladak atzoko erailketa matxista eta “ankerra” gaitzetsi du: “Berriro ere terrorismo matxistak lege eraginkorrik gabe kolpatzen gaitu, etenik ez duen sarraski hori geldiarazteko”. M8tik doluminak bidali dizkiote eraildako emakumearen familiari.