[Argazki galeria] Koparekin ere plaza bete du sagardoak
Hamasei sagardo dastatzeko aukera izan dute irundarrek, euriak utzi dienenean.
XXVI. Sagardo Eguna egiten ari dira Urdanibia plazan, Gipuzkoako Sagardotegi Elkarteari esker. Orotara hamaseina sagardo probatzeko aukera eskaini dute eta, pintxoak jateko aukera ere eskaini da.
Urtero lez, erromeria egin dute eta, momentu batean euri jasa hasi badu ere, sagardo zaleek itxoiten jakin dute eta euriaren haserrealdia amaitzerakoan denak itzuli dira berriz ere plazara.