PPk kanpaina egingo du bihar Irunen
Iñigo Manrique PPko Irungo alkategaia eta Mikel Lezama PPko ahaldun nagusi izateko hautagaia bihar elkartuko dira Laia eskulturaren inguruan, 11:30ean.
Hauteskunde kanpaina hasiko da bihar eta PPk agerraldia egingo du Laia eskulturen inguruan (Santiago auzoa) bihar, 11:30ean. Bertan izango dira Iñigo Manrique PPko alkategaia eta Mikel Lezama ahaldun nagusi izateko hautagaia. Irungo kirol azpiegiturez arituko direla aurreratu dute.