Hazia herriko taberna irekiko dute berriz ere bihar
EH Bilduk biharko deitu duen agerraldia bukatzerakoan irekiko ditu ateak berriz ere Hazia kultur elkarteak.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2023/05/dsc00033-1200x800.jpg)
Hazia herriko taberna eta kultur elkartea berriz zabalduko dutela jakinarazi du Ezker Abertzaleak. Lehenik, EH Bilduk hauteskunde kanpaina irekitzeko egingo duen ekitaldira joateko deia egin dute, 19:00etan da, eta segidan, Haziara joango dira. Bertan, pintxo-potea izango dela aurreratu dute.