Elkarrekin-Podemosen lehen ekitaldia Irunen izango da bihar
Zabaltza plazan izango da koalizioaren kanpainako lehen ekitaldia bihar, 18:00etan. Irungo hautagaiez gain, Miren Etxebeste ahaldun nagusi izateko hautagaia ere bertan izango da.
Bihar hasiko da hauteskunde kanpaina eta Elkarrekin-Podemos-Ezker Anitza-Alianza Verde koalizioak Irun hautatu du hari hasiera emateko.
Hala, bihar, 18:00etan, Zabaltza plazara bertaratzeko deia egin du koalizioak. Lehen ekitaldi honetan izango dira David Nuño Irungo alkategaia, Miren Etxebeste Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagaia eta Santi Jimenez egungo Irungo udal gobernuko kidea eta koalizioko zerrendako kidea.