Bihar eta etzi, Solas Jolasen izena emateko aukera
Plaza gutxi batzuk libre geratu direnez, bihar (ostirala), 09:00etan, irekiko da udalekuetan izena emateko epea. Larunbatera arte egongo da zabalik.
Irungo Udaleko Euskara arloak jakinarazi du bihar (ostirala, hilak 12), 09:00etan, irekiko dela Solas Jolas udaleku irekietan parte hartzeko izen-emate epea, plaza gutxi batzuk libre geratu baitira. Udalak adierazi du aurretiko izen-ematea egin ez dutenek ere izena emateko aukera izango dutela. Inskripzioa egiteko azken eguna larunbata da, hilak 13.
Izena emateko, interesdunek Irungo Udaleko Euskara sailera mezu elektroniko bat bidali beharko dute, haurraren izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa adieraziz.
Jasotako eskaerei hurrenkera kronologikoak erantzungo zaiela iragarri du udal erakundeak, eta Euskara arloa harremanetan jarriko da interesdunekin behar diren zehaztapenak emateko.
Hauexek dira eskuratu daitezkeen plazak:
IKASTETXEA | ZIKLOA | MAILA | PLAZA LIBREAK | HILABETEA |
Belaskoenea | LH2 | 3. eta 4. maila | 9 | Uztaila |
Txingudi Ikastola LHI | LH2 | 3. eta 4. maila | 3 | Uztaila |
Dunboa | LH2 | 3. eta 4. maila | 5 | Abuztua |
Horrez gain, Euskara arloak adierazi du, HH eta LH1 zikloetako plaza guztiak bete direla, baita dibertsitate funtzionala duten haurren plazak ere.