Aitor Gorrotxategi, Hungarian Munduko Kopan lehiatzeko
Piraguista irundarra gaur lehiatuko da ur lasaietako K4 500 metroko proban. Pelayo Roza eta Carlos Perez asturiarrekin, eta Adrian del Rio madrildarrarekin batera arituko da piragua gainean.
Apirilean plaza ziurtatu ondoren, Aitor Gorrotxategi Hungarian da piraguismoko ur lasaietako K4 500 metroko modalitateko Munduko Kopan parte hartzeko. Pelayo Roza eta Carlos Perez asturiarrekin, eta Adrian del Rio madrildarrarekin batera arituko da Szegen herrian. Gorrotxategi eta bere taldekideak gaur itsasoratuko dira kanporaketa fasean. Sailkatuko balira, bihar (ostirala) jokatuko lituzkete final aurrekoa eta finala.
Gorrotxategiren lehiaketaz gain, ur bizien Espainiako Kopako gazteen txapelketa lehiatuko da asteburuan Dumbrian (Galizia), Santiagotarrakeko 11 piraguisten parte hartzearekin.