Ligari eusteko borrokatu beharko dute BATko neska-mutilek
HIrugarren topaketa ekainaren 11n izango da eta bai nesken eta bai mutilen taldeek ligari eusteko lan egin beharko dute. Bestalde, Gipuzkoako Eskolarteko Haurren Txapelketan ere ordezkaritza izan du Bidasoko taldeak.
Bidasoa Atletiko Taldeak asteburuan izan den ligako bigarren topaketaren taldeko kideen emaitzen berri eman du. Hirugarren topaketak ligan irauteko balioko die eta datorren ekainaren 11n egingo da.
Lehenengo topaketan gertatu bezala koadro konplikatua izan zuten neskek eta, gainera, azken orduko bajak jasan zituen taldeak. Bada, laugarren postua izan zen beraientzat eta hirugarren topaketan ligari eusteko borrokatu beharko dute. Oraingoan Super Amara BATk 119 puntu irabazi zituen.
Ligako nesken emaitzak:
- Naroa Furundarena: 12,85 metroko jauzia eta lehenengo postua bere kategorian.
- Teresa Errandonea: 100 metro lisotan egin zuen korri eta 12,03 segundo behar izan zituen.
- Goizane Garcia: Mailuarekin 46,75 metroko jaurtiketa egin zuen eta hirugarren izan zen bere kategorian.
- Alazne Garrido: 400 metrotan bere errekorra gainditu zuen eta 56,74 segundo behar izan zituen.
- Gomez, Olaskoaga, Martiarena eta Errandonea: Errelebotan aritu ziren 4×100 metrotan eta 47,20 segundo behar izan zituzten. Bigarren sailkatu ziren.
- Isusi, Etxegarai, Muguruza eta Garrido: Errelebotan aritu ziren 4×400 metrotan eta 3:53,76 minutu behar izan zituzten. Hirugarren sailkatu ziren.
Bestetik, mutilak laugarren postuan sailkatu ziren eta hirugarren topaketari begira daude ligan mantendu ahal izateko. Mutilak bajekin joan ziren ere Gandiara, neskak bezala eta taldea 153 punturekin bueltatu da etxera.
Ligako mutilen emaitzak:
- Iker Arozena: 100 metrotan egin zuen lasterka eta jauzi ere egin zuen. Bi kasuetan lehenengo postuan sailkatu zen, korrika 10,74 segundo behar izan zituen eta 7,43 metroko jauzia egin zuen.
- Mario Estanga: Pertika 4,60 metro jauzi zuen eta lehenengo sailkatu zen.
- Alex Cuesta: Jauzi hirukoitzan 14,06 metro egin zituen eta lehenengo sailkatu zen.
- Abdellah Tagrhafet: 3000 metrotan 8:28,35 minutuko marka egin zuen eta bigarren postua izan zen beretzat.
- Ioritz Labandibar: 400 metro egin zituen 49,97 segundotan, hirugarren sailkatu zen.
- Ander Anglada: 800 metro egin zituen korri 1:53,49 minututan, hirugarren sailkatu zen.
- Aitor Fernandez: Pertika 4,50 metro bota zuen, hirugarren sailkatu zen.
- Asier Zarandona: Diskoa 42,89 metro bota zuen.
- Anglada, Ocaña, Mikelarena eta Fernandez: Errelebotan aritu ziren eta 42,89 segundo behar izan zituzten.
Gipuzkoako Eskolarteko Haurren Txapelketa
Ordizian jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Haurren Txapelketa eta BATko A taldeko mutilak bigarren izan ziren taldekako puntuei erreparatuta eta erreleboetan ere bai. B taldekoak, aldiz, bosgarren sailkatu ziren.
Neskak ere joan ziren eta hiru taldetan banatu ziren, A, B eta C. Sailkapenean laugarren izan ziren A taldekoak; bederatzigarren B taldekoak eta hamaseigarren C taldekoak.
BAT mutilen A taldekoen emaitzak:
- Beñat Lekuona: Gorako jauzian 1,53 metro egin zituen.
- Iker Anaut: 5,25 metro egin zuten luzera-jauzian.
- Jon Andiano: 80 metro hesietan, 13,27 segundo behar izan zituen.
- Alain Ugarte: 80 metro lasterka 10,85 segundo egin zituen.
- Iker Anaut: Pisu jaurtiketan aritu zen eta 7,88 metro bota zuen.
- Urko Ibarguen: 1000 metro egin zituen korri 2:59,45 minututan.
- Eñaut Arburua: 500 metrotan egin zuen lasterka 1:16 minututan.
- Errelebotan 4×80 metrotan 40,69 segundo behar izan zituzten.
BAT mutilen B taldekoen emaitzak:
- Jon Casado: Altura jauzian 1,58 metro egin zituen.
- Haitz Urtxegi: Luzera-jauzian 3,76 metro egin zituen.
- Unax Arbelaitz: 80 metro hesietan 14,97 segundo behar izan zituen.
- Oihan Ausan: 80 metro korrika 10,65 segundo behar izan zituen.
- Anartz Alonso: Pisu jaurtiketan 7,07 metroko marka egin zuen.
- Telmo Elortegi: 1000 metro egiteko 3:13,18 minutu behar izan zituen.
- Gorka Garcia: 500 metrotan aritu zen 1:22,96 minututan egin zuen.
- Errelebotan 4×80 metro kategorian aritu ziren eta 44,51 segundo behar izan zituzten.
BAT nesken A taldekoen emaitzak:
- Chiara Alonso: Altuera jauzian aritu zen eta 1,41 metro egin zituen.
- Laia Vasquez: Luzera jauzian aritu zen eta 4,37 metro egin zituen.
- Izaro Tapia: 80 metro hesietan 14,49 segundoko marka egin zuen.
- Eider Martin: 80 metro luzeran 11,24 segundoko marka egin zuen.
- Elene Salcedo: Pisu jaurtiketan 7,63 metroko jaurtiketa egin zuen.
- Paula Crespo: 1000 metrotan egin zuen korri eta 3:23,40 minutu behar izan zituen.
- Iratxe Cambon: 500 metrotan 1:22,45 minutu egin zituen.
- Errelebotan 4×80 metroko kategorian aritu ziren eta 43,29 segundo behar izan zituzten.
BAT nesken B taldekoen emaitzak:
- Maddi Ora: Altuera jauzian 1,20 metro egin zituen.
- Noa Garcia: Luzera jauzian 4,23 metro egin zituen.
- Nagore Navarro: 80 metro hesietan 13,90 segundo egin zituen.
- Irati Benito: 80 metro luzeran 11,13 segundo egin zituen.
- Olatz Elizasu: Pisu jaurtiketan 6,73 metro egin zituen.
- Nerea Cambon: 1000 metrotan egin zuen korri eta 3:21,27 minutu behar izan zituen.
- June Arrastua: 500 metrotan 1:28,82 minutu egin zituen.
- Errelebotan 4×80 kategorian aritu ziren eta 43,59 segundo behar izan zituzten.
BAT nesken C taldekoen emaitzak:
- Natale Moran: Altuera jauzian 1,20 metro egin zituen.
- Izaro Romero: Luzera jauzian 3,73 metro egin zituen.
- Eider Martinez: 80 metro hesietan 15,17 segundo egin zituen.
- Nora Arroyo: 80 metro luzeran 11,99 segundo egin zituen.
- Nora Andujar: Pisu jaurtiketan 7,18 metro egin zituen.
- Eider Aranburu: 1000 metrotan 3:56,86 minutu egin zituen.
- Ione Agirre: 500 metrotan 1:36,66 minutu egin zituen.
- Errelebotan 4×80 kategorian aritu ziren eta 44,84 segundo behar izan zituzten.