Zalditeriak eta Artilleriak badituzte kantinerak
Lehen kantineren berri eman du alarde publikoak asteburu honetan: Monica Rodriguez Igiñiz eta Nahikari Gomez Sampedro.
Ostegun honetatik larunbat honetara bitartean alarde publikoko konpainiek kantineren zozketak egingo dituzte. Baina, urtero lez, Zalditeria eta Artilleria konpainiak astebete lehenagotik egin dute zozketa eta dagoeneko haien kantineren berri eman dute.
Hala, Zalditeriakoa Monica Rodriguez Igiñiz izango da, eta Artilleriakoa, berriz, Nahikari Gomez Sampedro. Hurrengo zozketen egun zehatzak albiste honetan daude jasota kontsultatu nahi izanez gero.