Irungo elkarte feminista ezberdinek deituta elkartuko dira ostiral honetan Oiasso Museoan, 19:30ean.
Udal hauteskundeak hil honen 28an egingo dira eta dagoeneko alkategaiak nor diren jakin baldin badira ere, hauteskunde programari buruz ezer gutxi aurreratu dute alderdiek. Egiari zor, zerrenden aurkezpenetan programaren nondik norakoak usain zitezkeen, baina inork ez du ofizialki publiko egin programa.
Bien bitartean, ostiral honetan, maiatzaren 5ean, 19:30ean mahai inguru bat antolatu dute Oiasso Museoan “emakumeen berdintasunaren aldeko eta genero indarkeriaren aurkako politikak” eztabaida ditzaten Irungo alkategaiek.
Moderatzaile lanetan arituko da Marialui Garcia kazetaria eta gonbita egin dutenak honako hauek izan dira: Irungo Emakumen Etxea, Txingudiko Elkarte Feminista, Kera Elkartea, Parean Elkartea, Emakume eta Zinea eta Bidasoko Elkarte Feminista.