Oinaurreko autobiderako sarbidea, bihartik aurrera zabalik
Harri lubetazko horma eraikitzeko lanak amaitu berri dituztela jakinarazi du Bidegik. Lanak AP-8ko 6.800 kilometro puntuan egin dira.

Hilaren 17tik aurrera, Oinaurreko autobiderako sarbidea Donostia noranzkoan, itxita egon da 06:30etik 09:00etara astelehenetik ostiralera. Izan ere, Bidegik harri lubetazko horma eraikitzeko lanak egin ditu AP-8ko 6.800 kilometro puntuan.
Lanak amaituta, bihartik aurrera AP-8rako sarbidea guztiz zabalduko dutela jakinarazi dute.