Udal Musika Kontserbatorioko ikasleek kontzertua eskainiko dute
Datozen egunetan musika emanaldia, bisitak, erakusketak eta beste hainbat jarduera egongo dira Oiasso Museoan. Maiatzaren 1ean ere zabalik egongo da.
Aurten bigarrenez, Irungo Musika Kontserbatorioko ikasleek kontzertua eskainiko dute Oiasso Museoan, ‘Musika museoan’ zikloaren barruan. Flauta, klarinetea, biolina, saxofoia eta beste hainbat instrumentu entzuteko aukera izango da.
Emanaldia maiatzaren 4an izango da arratsaldeko 19:30ean. Sarrera doakoa da eta gonbidapenak maiatzaren 3an banatuko dituzte Oiasso Museoko harreran, 10:00etatik aurrera.
Programa hurrengoa izango da:
- Ion Martínez (flauta): Sonata (1. mugimendua), F. Poulenc-ena
- Eneko del Río (klarinetea): Kontzertua fa minorrean (1. mugimendua), C.M. Weber-ena
- Iraia Ventura (flauta): Kontzertua sol maiorrean (2. mugimendua), C. Stamitz-ena
- Ane Villaverde (biolina): Kontzertua sol maiorrean (mugimendua), W. Mozart-ena
- Oier Ciganda (saxofoia): Sonata mi bemol maiorrean (mugimendu 1/2), J.S. Bach-ena
- Mikel Hernández (tronboia): Allegro maestoso, J. Kotsier-ena
Aitziber
Ikasleen alboan Borja Rubiños Errepertorioko irakaslea egongo da, laguntzaile gisa.
Zikloa museoko programa iraunkorraren osagarri da, eta bere baitan biltzen ditu musika jarduera guztiak.
Maiatzaren 1a
Datorren astelehena (maiatzak 1) langileen eguna da, baina Oiasso Museoak bere ohiko ordutegia izango duela jakinarazi du.
Bilduma arkeologiko iraunkorra zein Bidasoako atlas emozionala aldi baterako erakusketa ikusgai egongo dira. Ordutegia honakoa izango da: goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 19:00etara.
Pirinioetako Burdinaren Bidearen eguna
Aurki Pirinioetako Burdinaren Bidearen eguna izango da. Hori dela eta, Irugurutzetako interpretazio zentroa doan bisitatzeko aukera maiatzaren 6ra arte luzatuko dutela iragarri dute. Bisita goizeko 11:00etan izango da. Izen ematea, berriz, 943639353 zenbakira deituta egongo da.