'Itsasminez' emanaldia, bertan behera
Txontxongilo antzerki taldeak hilaren 30ean eskaini behar zuen 'Itsasminez' emanaldia, Amaia KZn. Erositako sarreren itzulketa prozesua azaldu dute.

Txontxongilo antzerki taldearen ‘Itsasminez’ emanaldia bertan behera geratuko dela iragarri du Irungo Udalak. Azaldu dutenez, obrako protagonistak istripu bat izan zuen hilaren 19an, eta ordutik, lesio bat pairatu du antzeztea galarazten diona.
Emanaldia hilaren 30ean ziren eskaintzekoak Amaia KZn. Sarrerak erosi zituztenei eragiketa egiteko baliatu zen kontu korrontera egingo zaie itzulketa, automatikoki.