Elektronikale jaialdia Moskuko plazan, maiatzaren 5ean eta 6an
Lehen egunean dj masterclass bat eskainiko da; Bigarren egunean, berriz, bost musika-elektroniko emanaldi eskainiko dira. Jaialdia osorik doakoa izango da.
Irungo Udaleko Gazteria arloak jakinarazi du GazteArtean zerbitzuarekin Elektronikale jaialdia antolatu duela Urdanibia plazan. Maiatzaren 5ean eta 6an egingo den festa hau doakoa izango da eta musika elektronikoaren munduko erreferenteek masterclass bat eta kontzertuak emango dituzte.
Santi Jimenez Gazteria ordezkariak adierazi du “gazteei eta haien interesei entzutearen emaitza” dela programa hau, eta hori “funtsezkoa” dela azaldu dute, “oso ekimen interesgarriak sortzen dira”.
Aire zabalean egingo da festibala eta Lotura elkarte irundarraren laguntza izan da jaialdia antolatzeko. Elkarteko kideak dira Amaia Rodriguez eta Iñaki Garcia eta musika elektronikoa bere proiektu eta ekimenen artdaz nagusitzat hartuta, hori sustatu eta zabaltzen aritzen dira.
Egitaraua
Tailerrak. Maiatzak 5, ostirala
- Dj masterclassa Bihotza eta Anderetx artistekin. CDJ eta binilo bidez musika digitalki eta analogikoki nahasten ikasteko tailerra izango da.
- Lekua: Martindozenea
- Ordua: 18:00etatik 22:00etara.
- Adina: 14 eta 25 urte artekoentzat.
Musika zuzenean. Maiatzak 6, larunbata, Urdanibia plazan.
- 17:00etan Aines B2B Nahoomie.
- 18:05ean Merca Bae.
- 19:10ean VVV [Trippin’You].
- 20:30ean Never Agent.
- 21:30ean Playdoo (rata.deinternet B2B Robzzz)
Moskun egingo den festa amaitzean Tunk aretoan segituko duela festak iragarri du Lotura elkarteak bere sare sozialetan. Hala, 00:00etatik aurrera honako musikari hauek ariko dira Kateako aretoan musika jartzen:
- Anderetx
- Andreas Cuello B2B Kika1000
- Puñales
- B2b sorpresa bat izango da azkena.