Parean Elkartea eta Dunboa ikastetxea elkarlanean gauzatzen ari diren Kaleidoskopio proiektuaren barneko jarduera da. Dunboa eskolako HHko eraikinean izango da, 17:00etan.
Parean Elkartea eta Dunboa ikastetxea elkarlanean gauzatzen ari diren Kaleidoskopio proiektuaren egitarauak urratsak ematen jarraitzen du. Egitasmoaren hurrengo proposamena irakurle txiki klub bat da, Mestiza elkarteak emango duena. Hitzordua datorren asteazkenean izango da, hilak 26, 17:00etan, Dunboa eskolako HHko eraikinean. Sarrera doakoa izango dela zehaztu dute, baina plazak mugatuak izango dira. Haurrak heldu bat edo biren laguntzarekin sartu beharko direla gaineratu dute.
Irakurle txiki klubaren proiektuak irakurzaletasuna bultzatzeko helburua duela azaldu dute antolatzaileek. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez ipuinak eta abestiak uztartzen dituzten saio parte hartzaile bat izango dela jakinarazi dute, 45 minutuko iraupena izango duena. Horrez gain, proiektuak eskola komunitatearen espazio dela eta euskara kultur aniztasunaren aliatu moduan ulertzeko helburua duela baietsi dute.