Emakume ijitoen dibertsitateaz ariko dira bihar Hazian
Palmira Dual, emakume ijito gazteen Kera elkarteko koordinatzailea eta Helena Baiona, dokumentalaren zuzendariak solasaldia eskainiko dute.
Urtarrilean heldu zioten ostiral feministei Su Txikian talde feministako kideek eta hainbat hilabeteko geldialdia eta gero, berrartu egin dute ziklo hau. Hala, bihar Hazian elkartuko dira 19:30ean, Romipen dokumentala ikusteko.
Palmira Dual, emakume ijito gazteen Kera elkarteko koordinatzailea eta Helena Baiona, dokumentalaren zuzendaria bertan izango direla azaldu du feministen taldeak. Dokumentalak “emakume ijitoen aniztasuna erakusten” du Su Txikianek aurreratu duenez.
Aurrerapen bat nahi dutenek lotura honetan trailerra ikus dezakete. Gainera, dokumentalaren gaineko hainbat lema ere kaleratu dituzte: “Ez dago ijito izateko modu bakarra; ez dago emakume izateko modu bakarra; ez dago feminista izateko modu bakarra”.