Bi industria eraikin berri, Araso industriagunean
Hamar pabiloi eraikiko dituzte 10.416 metro karratuko azaleran. Udalak aurreikusi du 100 lanpostu sortuko direla, 10 enpresa bertan instalatzekotan.
Bi industria-eraikin berri eraikiko dituztela Araso industriaguneko Erregoiana kalean etorkizuneko 8 eta 10 zenbakietan jakinarazi du gaur Irungo Udalak. Partzelaren izena IC-2A-2 da, 1.1.02.1 eremuan.
Eraikinak 10.416 metro karratuko azalera baten gainean egingo dituzte eta sei pabiloi handitan banatuta egongo dira. Sei pabiloik 1.300 metro koadro inguru izango dituzte, eta beste lau txikiagoak izango dira, 700 metro karratu ingurukoak.
Bertan hamar enpresarentzako lekua izango dela dio udalak, “eta ehun bat langile hartzeko aukera” izango dela diote. Gaur egun inguru horretan 23 enpresa daude eta 230 langile inguru. Sustapen honekin 33 enpresa eta 330 langile aurreikusten dira eremu horretan.