Santanok "zerrenda paritario eta belaunaldiartekoa" aurkeztu du
Lehenengo bost kideen artean kide berri bakarra aurkeztu du Santanok. "Hiri honekiko pasioa" dutenak direla adierazi du alkateak.
Oinaurreko Jostun plazan bildu ziren atzo PSE-EEko kideak Jose Antonio Santano buru duen eta maiatzaren 28ko udal hauteskundeetara begira sortutako zerrenda aurkezteko.
Banan-banan aurkeztu zituen atzo egungo alkateak bere zerrenda kideak eta “zerrenda paritario eta belaunaldiartekoa” dela adierazi zuen, “gaztetasuna eta esperientzia eta, batez ere, hiri honekiko pasioa biltzen dituena”.
Azken urteetan Irunen gauzatu diren eta etorkizunera begira gauzatzea asmo diren proiektuez aritu zen Santano: “Duela 10 urte Oinaurre ez zegoen, eta gaur egun familia gazte asko bizi dira hemen eta parajeaz gozatzen dute; haur parkea, kirol gunea, garraio publikoko konexioak eta bizikleta erreia, hegoaldeko ingurabideko eta A-8rako sarbidea, eta benetan behar dugun zerbait eraikitzea espero duen lursaila: hiriko hirugarren anbulatorioa”.
Alkateak konpromisoa hartu du “hiriak behar duen osasun hobekuntza lortzeko lanean jarraitzeko, horretarako konpromisoa baitzegoen”, eta gauzak erakusteko modurik “onena” orain arte “egin den guztiari begiratzea” dela ziurtatu du.
1. Jose Antonio Santano Clavero.
2. Cristina Laborda Albolea.
3. Miguel Angel Paez Eskamendi.
4. Nuria Alzaga Martinez (Independentea).
5. Borja Olazabal Toro (Independentea).
6. Monica Martinez Notario.
7. Sergio Javier Alzaga.
8. Marisol Gomez De Adrian.
9. Jon Ugarte Petrikorena.
10. Sandra Caballero Seijo (Independentea).
11. Sergio Corchon Arretxe.
12. Sandra Castelo Franco.
13. Jesus Camara Rey.
14. Rebeca Gonzalez Ramirez.
15. Iñaki Pereda Fernandez.
16. Tatiana Naranjo Lekuona (Independentea).
17. Lorenzo Espino Lanchas.
18. Graciela Vega Arreola.
19. Gines Portilla Garcia (Independentea).
20. Marimar Fernandez De Paz.
21. Tina Gaztelumendi Iglesias.
22. Juani Albolea Sanchez.
23. Vicente Ruiz Rodriguez.
24. Jose Anselmo Muñoz Miura.
25. Adela Mitxelena Cantador.