Mugikortasun erronkei buruz arituko dira ostegunean Ideialekun
Oier Martinez Violet irundarrak hartuko du hitza ostegun honetako hitzaldian, 19:00etan, Ideialekun.
Mugikortasun jasangarriaren erronkei buruzko saioa antolatu du EAJk, ostegun honetarako, Ideialeku espazioan (Kolon pasealekua, 27) arratsaldeko 19:00etan. Oier Martinez Violet irundarra “Hiri Mugirkotasunean aditua” da eta bera izango da hizlaria.
Violetek mugikortasun iraunkorrak “hiriei eskatzen dizkien egungo erronkei aurre egin ahal izateko beharrezko ikuspegia” emango diela azaldu dute. Bide horretan, “aurreikus, erantzun eta konpondu” behar liratekeen etorkizuneko erronkaz arituko da ere.
Erakundeak mugikortasun jasangarriak eskatzen dituenetara “egokitzeko neurriak” hartzen ari direla uste du Violetek, “hala ere, udalak erdizka geratzen ari dira, jarduera puntualekin aurrera egin beharrean, ikuspegi orokorrago, osoago eta etorkizunera begira lan egin beharko lukete”.