"Aurrerapausoak zehazteko" II. BiziHiriak jardunaldiak aurkeztu dituzte
BDS Koopek hausnarketarako plaza sortu du apirilaren 20 eta 29 arterako. Bertan, prekarietatea eta krisi ekologikoa Txinguditik nola eragin hausnartuko dute.
II. BiziHiriak jardunaldiak aurkeztu ditu gaur BDS Koopek. Bigarren fase bati dagokio apirilaren 20tik 29era gauzatuko den ziklo hau eta trantsizio sozio-ekologikoari buruz hausnartzeko plaza izango da.
Lehenengo faseak errealitate konplexu bat ulertzeko balio izan ziela adierazi du agerraldian Iker Eizagirre, BDS Koopeko kideak, eta oraingoan eskualdean “zer egin dezaketen zehazten” hasi nahi dute. “Horretarako Txingudin sortu behar diren aliantzak eta proiektu zehatzen gainean hitz egiten hasiko gara”.
Kooperatibak dio gizartea egun “prekarietate eta krisi ekonomikoa” jasaten ari dela eta “gure lurraldetik ardura hartu behar dugula uste dugu”. Ereduan aldaketa behar dela diote, “elkartegintzatik eta kooperatibismotik” eman behar direnak.
Ziklo hau Irun, Hondarribia eta Hendaian egingo da eta ekologian eta ingurumenean adituak bertaratuko dira Baleak elkartera, Palmera Montero gunera, Amuteko auzo elkartera, Euroeskualdearen egoitzara eta BDS Koopeko bulegora.
Hona hemen programazioa:
- Apirilak 20, osteguna, 18:00etatik 20:00etara.
- Agroekologia hirian: Urduñako esperientzia.
- Lekua: Baleak elkartea (Ereinotz karrika, 1, Hendaia).
- Apirilak 21, ostirala, 18:00etatik 20:00etara.
- Telekomunikazio sare publiko-komunitarioak, lan saioa.
- Lekua: Palmera Montero gunea (Irun).
- Apirilak 22, larunbata, 10:00etatik 13:00etara.
- Auzoetatik planifikatzen. Gertutasunezko hiria helburu.
- Lekua: Amuteko Auzo Elkartea (Komentutxikigaina, 30, Hondarribia).
- Apirilak 26, asteazkena, 18:00etatik 20:00etara.
- Trantsizio sozio-ekologikoa eskualde eskalatik. Aukerak, mugak eta erakundetze posibleak.
- Lekua: Euroeskualdearen egoitza (Lekueder karrika, 18, Hendaia).
- Apirilak 29, larunbata, 10:00etatik 13:00etara.
- Hirigintza genero ikuspegitik paseoa.
- Lekua: BDS Koopen bulegotik abiatuko dira (Erromes plaza, Irun).