"Eskarmentua duen taldea" aurkeztu du EH Bilduk hauteskundeetarako
Oihana Briones Aramendi buru duen zerrendak irundarrentzako duina, gertukoa eta bizigarria izango den hiria egiten jarraitzeko helburua duela adierazi du koalizioak.
Irungo EH Bilduk maiatzeko udal hauteskundeetarako osatu duen zerrenda ezagutarazi du, Oihana Briones Aramendi buru dela. Koalizio abertzaleak “talde anitza” osatu dutela aldarrikatu du, adin, lanbide eta errealitate desberdinetako irundarrak elkartu dituena, guztiak “ageriko konpromiso” batekin: “Irundarrontzako duina, gertukoa eta bizigarria izango den hiria egiten jarraitzea”.
Koalizioak adierazi du hauteskundeetara “eskarmentua duen taldea” aurkeztu duela, “pertsonak erdigunean jarri eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko prest dagoena”. “EH Bilduren helburua lurralde honek ematen dizkigun aukera leiho guztiak aprobetxatzea izango da, lanaren bitartez eta anbizioz, bertan bizi garenon bizitzak duindu eta maite dugun hiria egiteko”, zehaztu dute.
Osatutako zerrendaz “harro eta ilusioz beterik” daudela onartu du koalizio abertzaleak, “proiektu honetan gero eta gehiagok sinisten dugulako eta gero eta gehiago izango garelako”. Honakoa da Irungo EH Bilduk udal hauteskundeetarako osatu duen zerrenda:
- Oihana Briones Aramendi.
- Ane Unanue Gutierrez.
- Gorka Berasategi Lezana.
- Mikel Mendibil Murillo.
- Leire Zendoia Egaña.
- Iñigo Peña Oiarbide.
- Beñat Muguruza Aseginolaza.
- Andoni Eizagirre Zufiaurre.
- Aiora Fagoaga Iza.
- Olaia Casas Chaves.
- Leticia Bermejo Borobia.
- Jose Felix Martinez de Antoñana Saenz.
- Joseba Etxebeste Cambronero.
- Ainhoa Manterola Garcia.
- Maddi Sanz Sanchez.
- Xabi Peña Oiarbide.
- Felix Solis Ijurko.
- Gloria Vaquero Rivas.
- Batti Escudero Telletxea.
- Naroa De la Fuente Rivas.
- Juan Ramon Rojo Gonzalez.
- Bidatz Gonzalez Jaimerena.
- Pape Ousmane Ndour Mdiaye.
- Olatz Zabala Doxagarat.
- Karmele Aranda Bengoetxea.
- Karlos Osinaga Cabo.
- Aranzazu Sanchez Larrarte.
- Dani Berasategi Peña.