Egitarau osoa kaleratu du Larreaundi-Olaberriko jai batzordeak
Selekta Stepiren emanaldia edota urteroko Irungo Musika Bandaren kontzertua antolatu dituzte. "Mundiala izango da!"
Joan den astean iragarri zuen Larreundi-Olaberriko Auzo Elkarteak aurten ere auzoko jaiak antolatu dituztela eta apirilaren 28tik maiatzaren 1era arte egingo direla. “Mundiala izango da!”.
Bada, gaur, egitarau osoaren berri eman dute, orain arte aurrerapen txiki bat besterik ez baitute egin. Bestetik, txosnako txandetan oraindik hutsune batzuk daudela adierazi dute.
Jai osorik San Jose Langilea futbol zelaiaren aparkalekuan ospatuko dira. Gainera, bertan barrakak egongo direla ere aurreratu dute antolatzaileek.
Egitaraua:
- Apirilak 28, ostirala
- 18:30ean, pregoia eta txupinazoa.
- 19:00etan, dantza Pausa-Kren eskutik.
- 20:00etan, buruhandiak.
- 21:00etan, Zu2ak festibala: Mora SDR, Bassagain Soinu Sistema eta Selektah Stepi.
- Apirilak 29, larunbata
- 16:30ean, haur jolasak.
- 18:00etan, Bidasoko erraldoiak
- 20:30ean, burrunba elektro-txaranga
- 23:00etan, dj gaualdia: Dj Antxoa eta Dj Oliba.
- Apirilak 30, igandea
- 14:00etan, paella bazkaria. Tiketak 5 euroan daude salgai Lurra dendan eta Auzo Elkartean (Iñigo de Loiola kalea).
- 16:00etan jolasak.
- 18:00etan, antzerkia: Teatro Estorninas.
- 19:00etan kontzertua: Remember.
- Maiatzak 1, astelehena
- 09:00etan, txistulariak auzoan zehar.
- 12:30ean, Irungo Musika Bandaren kontzertua.
- 13:30ean, hamaiketakoa.
- 19:00etan kontzertuak: Slimfitt, Volaverunt eta Wee.