Bihartik aurrera, aldaketak CBAko sarbideetan
Birgaitze lanak direla eta, liburutegiko sarbide eta irteerak behin-behinean aldatuko dituzte. Obrak egin bitartean, aldi baterako eskailera bat muntatu dute.
Irungo Udalak jakinarazi du obaloko pasarela birgaitzeko lanak martxan direla, Aste Santuaren aurretik iragarri bezala; eta jarduketa horiek direla eta, oinezkoen joan-etorriak egokituko dituzte. Obrak CBAren bigarren fasearen proiektuaren parte dira.
Bihartik aurrera, liburutegira sartzeko eta bertatik irteteko, aldi baterako eskailera bat muntatu da behin-behinean. Igogailua, aldiz, uneoro martxan egongo dela zehaztu du udalak. Sarbideei dagokionez, honela antolatu dituzte:
- Hilak 19, asteazkena: Kanpoko pasarela itxiko da. Erabiltzaileek behin-behineko eskailera erabili beharko dute CBAra sartzeko. Sarbidean ate bat izango du, ohiko ordutegietatik kanpo itxita geratu dadin. Igogailua irekita egongo da. Egoera horrek bi hilabete iraungo du, salbuespen batekin:
- Hilaren 20tik 27ra: 09:00etatik 18:00etara eta asteburuan izan ezik, igogailua baino ezingo da erabili, pasarelaren metalezko egitura konpontzeko lan batzuk egin behar baitira aste horretan. Liburutegiko erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko, eskailera itxita egongo da lan horiek egin bitartean (09:00etatik 18:00etara), eta oinezkoek igogailua erabili beharko dute ezinbestean.