Kultura eta sormen topaketak, apirilaren 27an
Kultur eragileak "elkar ezagutzeko" aurtengo lehen topaketa egingo da apirilaren 27an eta urrirako beste bat aurreikusi dute.
Kultura eta Sormen Topaketak (KST) urtero bi aldiz egiten dira 2018 geroztik eta aurten berriz ere egingo dira. Lehen hitzordua apirilaren 27an izango da, 17:00etatik 19:00etara, Irungo Factory eraikinean (Loidi Bizkarrondo 8, behea), eta hurrengoa urrian izango da baina eguna zehazteke dago.
Topaleku bat da KST eta Bidasoa Bizirikek adierazi du “ziur” direla “bidea dela elkar ezagutzen jarraitzeko espazioak eta testuinguruak sortzea, gure kontaktu sarea zabaltzea eta lankidetzak irismen handiagoko proiektuak gauzatzeko aukerak ematea”.
EAEko kultura eta sormen sektoreetako “erakundeen lehiakortasunerako eta iraunkortasunerako” diote “lankidetza eta networkinga funtsezkoak” direla. Horregatik bultatzen dutela topalekua azaldu dute.
Parte hartzeko apirilaren 25a baino lehen izena eman behar da formulario hau betetzen. Bestetik, aurreko edizioak nolakoak izan ziren ikusteko bideo bat kaleratu dute antolatzaileek.